Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

“Manttalingo alaba” emanaldiaren estreinaldia ASTRAn

80 lagun elkartu gara igande arratsaldean, hilak 28, “Manttalingo alaba” ikuskizunerako. Saturrarango emakumeen espetxeko memorian oinarriturik Mikel Etxaburu olerkariak liburua argitaratu berri du eta Nerea Zuloagaren ahotsa, Irina Alvarezen bibolina eta Jon Gardokiren akordeoiarekin emanaldi musikatu bikaina egin dute, estreinaldia eginez ASTRAn, gainera, eta, Gernikako bonbardaketaren 87.urteurren testuinguruan. Eskerrik asko guztioi!