Testuinguru konplexua bizi dugu munduan, eta Ipes elkarteakhurrengo hiru hilabeteetan borroka ezberdinei ahotsa ematen saiatuko da.
Mass mediako lerro-buru handietan azaltzen ez diren gatazka ugari daude, egungo testuinguruak are ikusezin eta isilaraziak izatera bultzatu nahi dituen horietako bat maputxeen borroka da.
Orlando Carriqueo Rio Negroko Mapuche Tehuelche parlamentuko kidea da, eta hilabete batzuez Gallartako Martin Etxean dago bizitzen. Berari emango diogu ahotsa, eta bere bitartez, bere herriko borrokari.
Irailaren 18an Bilboko La Bolsan, hitzaldia antolatu dugu, nazioarteari arreta emateko ziklo berriaren lehen hitzordu gisa. Animatu!

