Kartzela kalera

Kartzeletako giltzak ematen dizkigutenean berauekin zer demontre egin behar dugun argi izan behar dugu.

Martuteneko kartzela eraisteko asmoan

Abuztuaren hasieran jakin zen,  eraikitzekoak ziren espetxearen ordez gizarteratze zentro bat egingo dutela. Hala iragarri zuen Donostiako alkate Eneko Goiak, eta adierazi zuen Donostiako Udalaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioetan «begi onez» ikusi dutela erabaki hori. Oraindik ez da irmoa erabakia, ezta ofiziala ere, baina udalak jakinarazi die albistea zenbait komunikabideri. Iturri horien arabera, Martuteneko kartzela «aurki» eraitsiko dute, haren ordez gizarteratzeko zentro bat eraikitzeko. Zentro berrian, hirugarren graduko presoak geratuko lirateke —egun, Martutenen daudenen herenak dira—; alegia, egunez lanera edo ikastera ateratzeko baimena dutenak eta menpekotasunen aurkako tratamenduak jasotzen dituztenak. Gainerako presoak —lehen eta bigarren gradukoak— Zaballako espetxera (Araba) eraman beharko dituzte.

Presoekin lan egiten duten abokatu talde eta elkarte batzuek, hain zuzen ere, aldaketa horrek sorraraziko dituen beharrak aintzat hartzeko eskatu dute, besteak beste aldaketa horrek kasu askotan bide luzeagoa eginaraziko dielako presoen senideei. Zaballako espetxea duela zazpi urte zabaldu zuten, eta mila presorentzako tokia du; egungo datuak aintzat hartuta, Martutenetik 200 inguru eramango lituzkete hara.

Berriako albistea

Diario vasco albistea