Beste proiektu eta elkarlanak

Martxoak 4 Bolibarrera

Martxoak 4 Bolibarren egingo den ekitaldia aurkezteko Venezuela aurrera plataformak prentsurrekoa egin du gaur.

Euskal Herritik zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den herri Chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi bait digute oso sendoak direla haien oinarriak

Guzti honengatik, Hugo Chavezen bostgarren urteurrena atzean utzi nahi ez dugulako eta Bilboko manifestazio jendetsuaren urte bat baino gutxiago igaro ondore, data eta leku esanguratsu honetan elkartasun internazionalista berresteko ekitaldi hau antolatuko dugu

Martxoak4an Bolibar herrian, Chavezen irudia eta iraultza Bolibartarra aurrera eraman duen herriari omenaldi xumea egin nahi diogu. Ekitaldi politikoa, herri bazkaria eta musika emanaldiak izango dira bertan

Era berean, Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiei luzatzen diegu gonbidapena, berdin du imperialismoak erabiltzen dituen tresnak, Europako kontsilua, OEA edo Ameriketako Estatu Batuetako estatu saila, hauen aurrean elkartasun internazioanlista garaile aterako dela ziur gaude.

Bertan egingo den herri bazkarira apuntatzeko m4bazkaria@gmail.com helbidean apuntatu eta Bilbotik abiatuko den autobusean joateko m4autobusa@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Martxoak 4an, gu ere bagoaz Bolibarrera!

Venezuela Aurrera! Gora Iraultza Bolibartarra!