Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Memoria biziko herria gara? Mahai-ingurua

Oroimena nola lantzen dugun egun, zeintzuk diren gure erronkak herri gisa, zein baliabide ditugun eta zeintzuk beharko genituzkeen modu kolektiboan aztertzeko, apirilaren 25ean (asteazkena, bonbardaketaren urtemuga bezperan), ASTRA Gernikan, arratsaldeko 19tan mahai-ingurua antolatu genuen, “Oroimen biziko herria gara?” izenburupean.

Hortarako, herri-oroimena modu aktiboan lantzen duten hiru hizlari izango ditugu, Apirilak 25, 19:00etan , Astra espazioan : Amagoia Gurrutxaga Oroiteria-ko kidea, Maria Gonzalez Gorosarri EHU-ko komunikazio irakaslea eta Josu Ibargutxi frankismoaren aurkako kerellako plataforemako kidea; Oihana Cabello kazetari Gernikarra izango da aurkezle eta moderatzailea.

Oroimena, nondik gatozen ezagutzearen bidez gaurko errealitatea interpretatzeko baliabidea delako; baina, batez ere, biharkoa eraikitzeko ezinebesteko lanabesa delako.