Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Memoria elkarrizketa: Dima

Ipes elkarteak antolaturik memoria elkarrizketa saio berria izan dugu gaur, ASTRA Gernikan. Izaro Sola eta MawatreS ikerlari eta artistek Dimako egitasmoaren berri eman digute. Publikoan proiektuan inplikaturiko dimoztarrak ere izan ditugu: martxan jarri zeneko orduko alkatesa, eta herri kultur elkarteko kide bat. Istantzia ezberdinen arteko elkarlana, artea eta memoria uztartzen duen prozesu emankorra, Dimako herrian (Arratia) gauzatzen ari dutena. Eta oso ineteresgarria eta inspiratzailea izan da!