Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Memoria elkarrizketa, Lemoako esperientzia

Ekainaren 21ean Lemoako memoria eraikuntzaren esperientzia ezagutu genuen Ipes elkarteak ASTRA Gernikan egindako memoria elkarrizketa saio berrian. Ikasturte amaierako ekimen legez, Estepan Urkiaga “Lauaxeta”ren erailketaren 85.urteurrenaren testuinguruan (1937ko ekainaren 25ean), Pablo Rodriguez teknikaria eta Saioa Elejabarrieta Lemoako alkatea izan genituen gonbidatu bezala.

Ikerketa eta dibulgazioa, emakumearen memoria, gazteen parte-hartzea, museoaren eraikuntza, ibilbideak, herriko taldeen inplikazioa….lan emankorra urteetan egindakoa.

Oso interesgarria izan da. Eskerrik asko egindako lanagatik!