Euskal aniztasuna

Euskal kultura da aniztasuna lantzeko erreferentzia, eta hala, euskal aniztasuna da gure herriak behar duena

“Mundutik Elorriora, Elorriotik Mundura”

Kultur Aniztasunaren aldeko jaialdia ospatuko dute ostiral honetan Elorrion Musikaz eta antzerkiaz gain, ‘Mundutik Elorriora, Elorriotik Mundura’ dokumentala estreinatuko da ostiralean. Duela urtebete, Elorriora etorri berrien inguruko lanketa martxan jarri zuen Elorrioko udalak. Lanketa honen atzean Ipes ibili da, Elorrioko elkarte desberdinekin hitz eginez eta etorri berrien egoeraz ikerketa eginez, azken hilabeteetan Elorriko udalak aurkeztu duen heldu berrientzako protokoloa edota baliabideen gida sortzeko. Horretaz gain, Ipesek dokumental bat egin du, ‘Mundutik Elorriora, Elorriotik Mundura’ deiturikoa, Elorriora etorritako pertsona desberdinen testigantza batzen duena, ostiral honetan estreinatzen dena, Arriolan, 18:30etan.

Mugalari.info albistea