Ezker pentsamendua

Premia handia dago errealitatea aztertzeko erreminta egokiei dagokionez.

Oreretako Mikelazulon aurkeztuko dugu Sozialismoaren Historia Labur Bat liburua

Bigarren argitalpena eskuartean dugunetik, Baionan eta Bilbon aurkeztu dugu Sozialismoaren Historia Labur Bat liburua eta ostegun honetan, abenduak 1, Oreretako Mikelazulon (Beheko Kalea 4) izango gara, 19:00retatik aurrera, Gorka Etxebarria egilearekin. Era berean, azaro erdialdetik bertan ikusgai daude IƱaki Rifaterraren xilografiak.

Sozialismoaren Historia Labur Bat liburuarekin Ipesek XXI. mendeko Euskal Herriarentzat Sozialismoa pentsatzeko ildoan urrats berri bat egin genuen pasa den 2015eko azaroan. Ez da beraz lehena izan, ez eta azkena izango. Are, Durangoko Azoka honetarako, argitalpen berri bat prestatu dugu: “Azterketa Marxista Apunteak”. Lan honetan errealitatearen azterketa marxista egiteko erreferentzia hainbat egokitu ditugu, euskaraz, hain beharrezkoa deritzogun azterketarako baliabide bat eskainiz. Udaberri aldera tailerrak ere antolatuko ditugu apunte hauen erabileran, hots, errealitatearen azterketa marxistan trebatzeko. Durangoko Azokan Goienkale 68an izango duzu eskuragarri.