Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Oroitzen Hondarrak poesia musikatua, Gernika 85.urteurrenean

Datorren apirilaren 24an Ipes elkartea eta Arrano kultur elkarteak elkarlanean, poesia errezitaldia antolatu dugu ASTRA Gernikan: Oroitzen Hondarrak izeneko emankizuna da, Mikel Etxaburu olerkariaren poemetan oinarrituta, baina ikus-entzunezko eta musikaz jantzia eskenatoki gainean (dohainik), Izaskun del Cerro pianoan, Nerea Zuloaga kantuan eta Yera Sanchez irudietan osotua.