Ezker pentsamendua

Premia handia dago errealitatea aztertzeko erreminta egokiei dagokionez.

Pentsamendu bakarraren aurrean, prentsa askatasuna

Datorren otsailaren 28an (asteartea) ASTRA Gernikan solasaldia egingo dugu, arratsaldeko 19tan, Ipes elkarteak antolatua.

Izenburu gisa “pentsamendu bakarraren aurrean, prentsa askatasuna” planteatu dugu. Bertan, Pablo Gonzalez kazetari elantxobetar-nabarniztarraren egoera mahai-gaineratuko dugu bere atxiloketaren urteurren egunean (2022ko otsailak 28), eta Poloniako espetxean gatibu dutenez oraindik, kasuaren berri emango digu bere senidea den Oihana Goirienak. Horrezaz gain, Ramon Zallo Elgezabal, ekonomia eta zuzenbide lizentziaduna, eta informazio zientziatan doktoreak ere parte-hartuko du astearteko solasaldian.

Horretarako, Oihana Cabello kazetariaren laguntza izango dute eta prentsa askatasuna, gatazka guneetan prentsaren paperaz, sustatu den elkartasun kanpaina etab.az mintzatu gara.