Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

“Sirena Hotsak” dokumentala Karmela espazio autogestionatuan

Bilbo erori zen egunaren 81. urteurrena betetzen da, eta la karmela espazio autogestionatuak jardunaldi memorialista bat antolatu du Maiatzak 24, 31, Ekainak 6 eta 14ean, 19:00etan Karmela (Santutxu, Karmelo ikastola zaharra).

Gure ere parte hartuko dugu Ekainaren 6an 19:00etanĀ  “Sirena Ahotsak” dokumentala proiektatuz.

Sirena hotsak/Ruido de Sirenas Ipes eta Ahaztuaken arteko elkarlanaren ondorioaz 2012an sortzen dokumentala da. Bertan 1936-1939 gudan emakumeen parte hartze eta bizipenak kontatzen dira bereziki
Bilbo Handian emandako bonbardaketen ingurukoak. Bilbon anitzak izan ziren bonbardaketetatik
babesteko lekuak baita bertan gertatutako historiak.
Dokumental honek berezitasunik badu bi une historikoen errekreazioa egin izana da: 1936ko uztailaren
18a bera eta zehazki egun horretan egin zen erromeria alde batetik eta Zabala, San Frantzisko eta Bilbo
Zaharreko bonbardaketen kontrako babesleku bezala erabiltzen zen meategiko korridoreetan gertatutako
bizipenak bestetik. Balore irentsi moduan esan, errekreazio hauek bertoko bizilagunekin eta auzolanean
egindakoak direla.