Kartzela kalera

Kartzeletako giltzak ematen dizkigutenean berauekin zer demontre egin behar dugun argi izan behar dugu.

Tattoartean jaialdian Hemen Right now dokumentala aurkezten

Aurten Tatto artean jaialdian egong gara, “Hemen Right Now” dokumentala aurkezten. Zehazki Apirilak 12an 19:00etan Artea herrian.

Tatto Artean espetxeen aurkako topaketak dira, jardunaldi bereziak dira, beste beste, ardatza tatuaiak direlako, baina guztia ikuspegi solidario batetik eta espetxeekiko jarrera kritiko batekin.

Hemen Right Now dokumentalaren sinopsia:

“2016ko otsaileko lau egunez, Angela Davis aktibista afroamerikarra Euskal Herrian izan zen. Espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa izanik, presondegien desagerpena aldarrikatzen zuen ekarpen aberatsa utzi zigun, gurea bezalako herri batean kartzelen existentziaren inguruko eztabaida piztu zuelarik. Lan honek, bisitaldiak utzitakoaz gain, eremu ezberdinetako euskal herritarren gogoetak biltzen ditu: Norabide askotariko eztabaida baterako ekarpen kolektibo bat”.