Beste proiektu eta elkarlanak

UEU 47.UDAKO IKASTAROETAN IPES ELKARTEA ETA ERNAI GAZTE ANTOLAKUNDEAK IKASTAROA ESKAINTZEN DUGU ELKARLANEAN

Posted on

Orain bi urte abiatu genuen elkarlana Ernai gazte antolakundea eta Ipes elkarteak.    Gazte botereari loturiko analisi eta azterketa bat egiteko asmoz. Esan beharrik ez dago ez dela abordatzen gaia erreza. Gazteria eta Boterea termino iheskorrak direlako. Baina egindako ibilbidea ikasketa prozesu emankorra izan delakoan gaude, eta, hainbat eremuentzat (nagusiki gazte mugimenduarentzat, baina, baita herri mugimenduko sektore anitzetan, akademian etab. diharduten hainbat eragileentzat ere), ekarpena izan dela baiezta dezakegu, gure xumetasunean.

Aitzitik, gaiari heldu, eta prozesu oso bat abiatu genuen: lan-talde bat sortu, UEUko 45.udako ikastaroetan ordurartekoa partekatu ikastaro bidez, eztabaida taldeak egin, berriro aztertu, landu, idatzi, berridatzi… eta azkenik “PITZATU. Gazte Boterez Euskal Herria eraikitzen” liburuxka argitaratu genuen 2018ko Durangoko Azokan. Orduz geroztik, hamaikatxo aurkezpen eginak ditugu ere; azkena, Lemoako Gazte Topagunean.

Elkarlanaren ziklo bukaera gisa UEU-ko 47.udako ikastaroetako proposamen berria da: “ Prekarietatearen eragina gazteongan. Parte-hartze politikotik bizi-ikuskerara” ikastaroarekin ( Prekarietatearen eragina gazteongan: parte-hartze politikotik bizi ikuskerara ).  Ekainaren 28an egun osoko saioarekin Eibarren egingo dugu, eta izene-ematea zabalik dago jada: http://www.ueu.eus/ikasi/ ).

Elkarlan zikloaren bukaera da, bai; baina ageriko dena zera da: prekarietateak gazteon bizi-ikuskeran eragin transbertsala duela, eta gazteon bizitza guztian eragin zuzena duela. Beraz, tamalez, azterketarako erpin berria bai, baina etorkizunean sakonki analizatu beharko dugun problematika da. Ipes elkartearen lelo nagusiak dioen bezala, prekarietatea galdetzeari ez uzteko arrazoia bihurtu zaigulako, zalantzarik gabe.

Esan beharrik ez dago ikastaroa elkar ekintzarako espazio kolektibo gisa proposatzen dugula (eta ez bakarrik gazteentzat, nahiz eta protagonista nagusiak izan). Hortaz, gonbite zabala egiten dugu interesa eduki dezakeen ororentzat berea egiteko. Animatu!