15,00€
Distira gorri bat izenburupean itzulita bildu ditugu Frantzisko Xabier Aizpurua Albisuk 1937ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 1era bere egunerokoan idatzi zituenak.
Oraindik hamazazpi urte bete gabe zituen nerabe baten egunerokoa da, garaiaren kronika xaloa egiten duena, gerraren atzegoardiako bizimodua nolakoa zen ulertzeko hainbat zantzu ematen dituena: zer jaten zuten, nolako eguraldia egiten zuen, nola jasotzen zuten gerraren oihartzuna. Eguneroko gertakari xumeekin batera, besteren artean, Gernikako bonbardaketaren lekukotza idatzia biltzen da orrialde hauetan.