Ipes elkartea 1977.urtean jaio zen, Bilbon. Ikerketa, pentsamendu kritikoa eta ezagutza sustatzen duen elkartea; elite pribilegiatu batek izatea baino, herriak izan dezan eskuragarri (bereziki herri antolatuak).

Ibilbide luze honetan argitalpen ezberdinak plazaratu ditugu; izan gure lan-taldeek sustatua, izan beste elkarte eta eragileekin elkarlanean, izan espazio zabalagoetako partaideak izan garen aldetik. Euskarriari dagokionez paperezko euskarriak izan dira nagusi, baina dokumentalak ere landu ditugu, adibidez. Hori bai, guztiak auto edizioa izan dute filosofia eta egiteko nagusi.


Zerrenda luze honetan barnebildu ditugu urte luze hauetan, eta orain arte, argitara eman ditugun guztiak. Ziurrenik ez daude denak; eta ziurrenik ez ditugu gaur gaurkoz -eta pena handiz- bakoitzaren gutxienez ale bat gordea. Baina gure jantzigintzak haririk ez duenez etenik izan, jasotako ondareari balio politiko eta soziala ematen jarraitzen dugu. On egin! eta batez ere, ez utzi galdetzeari: