1422 euro Palestinara Ipes elkartetik

2025ko urrian “La maleta de Urdaibai” liburua aurkeztu genuen bere idazlearekin, Txema Garcia Paredesekin. Hasieratik esan genuen bezala, behin liburuaren nondik norakoak ordaindu eta gero, aterako zen onura ekonomikoa Gernika-Palestina deialdi herritarraren bidez Palestinara bideratuko genuke; eta horrela egin dugu.

Izan ere, 1422 euro bideratu ditugu jada Mundubat fundazioa, Yala Nafarroa con Palestina eta Gernika-Palestinak elkarlanean aurrera daramaten elkartasun aktibo kanpainari. Gure ekarpen kolektiboaren bidez nekazari eta arrantzale elkarteari, emakumeen elkarteari eta Al-Awda ospitaleari zuzenean bideratzen zaion diru ekarpenari gure aletxoa emango diogu.

Ipes elkartearen ibilbidean beti egon da oso presente Palestina, eta, gaur, inoiz baino gehiago, bere ondoan egoten jarraituko dugu. Gora Palestina Askatuta!