Euskal Herrian bizi diren palestinarrentzako topagunea da Ipes

Palestinak, eta bereziki Gazak pairatzen duen genozidioaren ondorioz, herritar asko bere herritik ihes egitera behartuak izan dira. Azken ia hiru urteetan, nagusiki, hainbat palestinar jatorridun lagunak heldu dira Euskal Herrira: izan gaixotasunak sendatzeko osasun programetatik, izan haien bizitza arriskuan ikusirik erbesteratzea beste aukerarik ez dutenak eduki, izan familia eta lagun ugari Gazan utzita biziraupenerako aukera bakar gisa ikusi izan dutelako…

Azken hilabeteetan haien artean bildu, eta elkarte propio bat osatzeko asmotan dabiltza: kultura, giza eskubideak, komunitatea, elkartasuna eta haien beharrizanak betetzeko sarea ehuntzeko asmoz. Ipes elkarteko bulegoa baliatu eta ahal dugun heinean laguntza ematen diegu; Ipes elkarteak beti ikuspegi internazionalistatik horrela aurkeztu duelako bere burua: herrien arteko xamurtasuna sustatzeko tresna gisa.

Une honetan, palestinarren topalekua da Errondan dugun bulegoa. Bi egitasmo dituzte esku artean: batetik, elkarte gisa eratu eta espazio bateratu propioa sortzeko asmotan dabiltza lanean. Bestetik, une honetan komunitatean dituzten zenbait beharrizan identifikatu, eta, aterabidea ematen saiatzea. Horretarako, umeentzako eskola laguntzak eraikitzen gabiltza: izan gaztelera edo izan euskara ikasteko aukerak sustatzeko asmoz irakasle laguntzaileekin.

Palestinako herritarrek Ipes elkarteko ateak (bai fisikoak eta bai filosofikoak) beti izango dituzte irekita.