Teknologia burujabetzarako azpiegiturak

Artikulu berria idatzi dugu Euskal Herria Digitalaren ildoan. Teknologia burujabetzarako azpiegiturei erreparatu diegu oraingoan. Izan ere, gure bizitzak bizigarri egiteko eta gure beharrizan oinarrizkoenak asetzeko azpiegitura kritikoak besteren esku utzi ditugu hamarkadetan. Erabateko menpekotasuna sortuz.

Mendekotasuna gainera ez da argindarrarekin edo telekomunikazioekin soilik gertatzen; sare eta azpiegitura kritikoak aipatzean, datu-zentroak ere sartu behar ditugu ekuazioan.

Ezinbestekoa dugu guztionak izan beharko luketen oinarrizko ondasunen gaineko burujabetza berreskuratzea,
sare deszentralizatu eta demokratikoagoak sortuz eta elkar konektatutako herri alternatiba iraunkorrak piztuz…

Hemen irakurgai: