Kartzela Kalera jardunaldiak
Berriro gatoz Kartzela Kalera dinamikaren jardunaldi berri batzuekin. Honekin 2016an hasi genuen ” Kartzela eta emakumea” zikloari bukaera eman nahi diogu, Kartzelak bere horretan daukan beste gai batzuekin hasteko.
Ziklo honi itxiera emateko hiru eguneko hitzaldi zikloa antolatu dugu. Hiru dira ere jorratu nahi ditugun gaiak Emakumea, tortura eta lege penalaren hausnarketa.
Horretarako, Elisabet Almeda ekarri dugu, espetxeen analisi historiko eta feminista bat egingo diguna. Tortura zer den Euskal Herriak badakigu zer den, pairatu duen norbait ezagutzen dugulako edota hainbat ikerketa desberdinen berri izan dugulako, gai honetaz bi pertsona torturatu izango ditugu entzungai. Bukatzeko, Gatazka eta erasoen erresoluzio eta bitartekaritza hausnartuko dugu, bide penala haratago joango ziren alternatibetaz.
Kartzelaz eta espetxea instituzio gisaz, sakon hausnartzeko beharra dagoela uste dugu, eta ez genuke nahi izan irla bat, baizik eta hausnarketa hau eremu guztietara zabaltzen dena. Horregatik, geure horretan jarraituko dugu, espetxeak ematen dituen eremu desberdinetan sakontzen.
Baina, momentuz Azaroak 2an hasiko den jardunaldien programazio utziko dizuegu.
Kartzela tiradera batean dagoen gaia izatetik, kalera atera behar dugu.
Kartzela Kalera!
Azaroak 2. Emakumeak, kartzelak eta zigorrak: ahotsak, feminismoak eta memoriak.
La Bolsa (Pelota K., 10), Ganbara, 19:00retan
Logika penalaren barruan, emakumeak paraitzen dituzten zigorren, eta espetxeen Analisi historiko eta feminista.
Un análisis histórico y feminista de la prisión, de los castigos y penas que sufrieron y aún sufren las mujeres dentro de la lógica penal.
Azaroak 16. Tortura
Zirika gunea (erronda kalea 12) , 19:00retan
– Torturaren aurkako Batzordearen urteko txostenaren aurkezpena.
Presentación del informa anual del Comite contra la Tortura
– Tortura: kolektibotik pertsonalera.
Tortura: de lo colectivo a lo personal.
Oihana Barrios eta Iker Moreno
Azaroak 30. Seguru sentiarazten gaituena
Zirika gunea ( Erronda kalea 12) , 19:00retan
Transformative Justice Berlin
Gatazka eta erasoen erresoluzio eta bitartekaritza prozesuak gure komunitatean lege penalaren esku-hartze barik.
Procesos de mediación y resolución de conflictos y agresiaones en nuestra comunidad sin intervención penal.