Nekazaritza eta kontsumitzaileen arteko aliantzak nola bultzatu?
Hasiera eman diogu, Labore eta Ipes elkar lanean antolatzen ari garen jardunaldiei, ‘Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik?’ galderari erantzuna bilatzen saiatuko gara 3 egunetan.
Lehenengo egunean, atzo, Kafe antzokian Nekazaritza eta kontsumitzaileen arteko aliantzak bultzatuko duten estrategia edo bidea biltzen saituko ginen, bertan Unai Aranguren (Via Campersina. EHNE Bizkaia), Miren Saez ( Etxekaldeko emakumeak) eta Iñigo Bilbao (ENBA), izan genituen hizlari moduan.
Hitzalditik atera ahal genuen ideia izan zen, ondo dagoela eta beharrezkoa dela kontsumitzaileek kontsientzia hartzea, zer eta nori erosten dioten produktuak ( esnea, arrautzak, okela, barazkiak…) eta horretan jarraitu behar da, inguruan dauzkagun nekazariek egiten duten lanari irtenbidea emateko. Baina, arazo handiena ez da kontzientziazioa baizik eta ekoizle falta.
Nekazaritzatik lan egiteko, bado jendea prest. Baina arazoak dituzte beraien proiektuan aurrera eramateko, gaur egun dauden politikak ez dutelako laguntzen. Ez daudelako herraminta nahikoak nekazariek lan baldintza duinak izan dezaten errezten dituenak eta instituzio – nekazari – kontsumitzaileen arteko zubilanak egiteko baldintza gutxi daudelako.
Argi geratzen da, elikadura burujabetza bidean, instituzio publiko eta pribatuen arteko elkarlana beharrezkoa dela, baina oinarrizko balditzak betez gertukoa, osasungarri eta harreman justutik etorritako produktua izan behar du.
bukatzeko, ariketa bat proposatzen dizuegu, Miren Saezek hitzaldian plazartu ziguna.
Joan zuen hozgailura eta begiratu zer nola produktuak dituzuen, eta galdera hau egin, hozgailuaren barruan dituzuen produktu guztietatik zeintzuk dira lurretik ateratako produktuak?, eta horietatik zeintzuk ez dauden bitaminez puztuak?, zeintzuk dira osasungarriak?