2026ko Durangoko Azokaren 61.edizioa gerturatzen hasi da eta abenduaren 4tik 8ra Barrenkale 026 erakuts-mahaian topatuko gaituzue. Eta bai, nobedade berriekin!
Izan ere, Durangoko Azoka hitzordu garrantzitsua izan da beti Ipes elkartearentzat. Erakuts mahaiarekin, aurkezpenekin, beste herri mugimenduko eragileei espazioa eskainiz….era batean edo bestean -urte batzuetako salbuespena kenduta- bertan izan gara ikerketa, prestakuntza eta ezagutza sustatzen.
Gure elkartearen bazkideak zaretenok, gogoratu: “Distira gorri bat” liburu berria dohainik har dezakezue erakuts mahaitik pasatuta. Ez utzi galdetzeari!







