Euskal Herriko historia

Frankismotik atera berri, Euskal Herriko Historia zabaltzeko premia nabaria zen eta egun, oraindik, gezurrei aurre egiten jarraitu behar dugu.

Cabacas liburu-aurkezpena, Gernika 86an

Apirilaren 25ean (asteartea) – Gernikako bonbardaketaren 86.urteurrenaren egitarauaren baitan- “Cabacas” liburu-aurkezpena izan genuen ASTRA Gernikan, Ipes elkarteak antolatua.

Bertan, liburuaren egilea den Igor Meltxor izan genuen hizlari, Zorrotz argitaletxearekin batera. Liburuaren edukiaren kontakizunaren bidez hausnarketa kolektiborako elementuak plazaratu ziren, ondorengo solasaldian ere konpartitru zirenak publikoaren parte-hartzearekin: nola gezur bat eraiki, manipualazioa, boterearen erabilera, polizia eredua, futbolaren papera jendartean, memoriaren eraikuntza etab.ak. Oso interesgarria izan zen.

Ekimena, beste detaile bat izateko ere baliatu genuen: izan ere, egun batzuk lehenago gure kide historikoa den Iñaki O’sheak 80 urte bete zituen, eta opari bat emateko baliatu genuen: Maitane Azurmendi artistak egindako erretratu-marrazki bat, hain zuzen ere. Iñaki, ez utzi galdetzeari!

 

 

Ekimenak eman zuenaren berri, bideo honetan laburbildu dugu: