Beste proiektu eta elkarlanak

ElikaBilbo: elikadura burujabetzaren aldeko ekimen kolektiboa

Hainbat eragileen artean (tartean Labore Bilbo, Ekologistak Martxan, Reas Euskadi, Ipes elkartea eta BiziLur) elikadura burujabetza Gaaren erpin ezberd ardatz duen aste osoko egitaraua sustatu dugu Bilbon. Gaiaren erpin ezberdinak jorratuko ditugu egunetan zehar, eta, beste eragile askoren inplikazioa eta parte-hartzea egongo da. Hiru helburu nagusi ditu aste berdeak:

 

  • Elikadura burujabetzaren kontzientziazio lanean sakontzea. Bilbo elikadura-kontsumitzaile kopuru handiko hiria da, bistan da. Eta geure buruari galde diezaiokegu zer jaten dugun, non ekoizturikoa den, nola produzitua, zein helbururekin…. eguneroko ekintza da jatea; eta agroekologian, pestizidarik gabekoa, KM 0.ko neurrikoa eta bertoko produktoreen sarea ehunduz gero helburu handiak lor ditzakegu, komunitate gisa.
  • Astearen garapenaren bidez hirian dauden izaera ezberdinetako eragileen konpromiso eta inplikazioa areagotzeko bitartekoa izan daiteke. Gure eguneroko praktiketan nola txertatu elikadura burujabetza? galdera horri erantzun diezaiogun elkarrekin.
  • Sustatzaileen arteko lankidetza areagotzea. Hainbat elkarte batu gara; bide emankorra izan da antolaketa bera, eta pista handiak ematen dizkigu gure arteko elkarlana garatzeko. Norbera bere aldetik jo beharrean, egin dezagun auzolana.