Kartzela kalera

Kartzeletako giltzak ematen dizkigutenean berauekin zer demontre egin behar dugun argi izan behar dugu.

Espetxearen aurkako pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailea

Espetxearen aurkako pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailea da Ipesen ardatzetako bat. Hari horretatik tiraka, lanerako eta eztabaidarako ildo bati ekin diogu: kartzela erakunde gisa. Gure xedea da hausnarketa egitea eta, pentsamolde enpatiko batetik abiatuta, gaur egungo espetxe-sistemari alternatibak bilatzea, alegia, bestelako justizia-moldeak proposatzea, eraginkorragoak, solidarioagoak eta itxaropentsuagoak. Izan ere, espetxe-sistema ez dugu inoiz zalantzan jarri, eta erabat errotuta ditugu sistema horrek eragindako gehiegikeriak, bere mendeku eta errepresalia kutsua.

 

Hori dela eta, KARTZELAK KALERA! EMAKUMEAK ETA ESPETXEA jardunaldia antolatu dugu, eta Angela Davis aktibista izango dugu gurekin, gaiari buruz aritzeko. Prison Activist Resource Center erakundearen Aholkularitza Batzordeko kidea izateaz gain, espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa da Davis, kartzelen abolizioaren defendatzaile sutsua, eta ondo baino hobeto ezagutzen du Ameriketako Estatu Batuetan, Holandan eta Kuban espetxeratutako emakumeen errealitatea. Berarekin batera arituko dira Estibaliz de Miguel, César Manzanos, Leire Martinez, Rafael Sáinz de las Rozas, Paulette D’Auteuil eta Jihad Mumit adituak ere.

 

Jardunaldia otsailaren 5ean izango da, Bidebarrietako liburutegian (Bilbo).

 

Gonbidatuta zaudete.