Isolamendua, tortura isila
“Isolamendua kartzelan. Tortura isila. Efectos a largo plazo, normativa internacional y testimonios” izenburupean, pasa den urtarrilaren 17an, Angela Davisekin abiatutako hausnarketa lerroari jarraipena emanez, isolamendua izan zen hizpide.
Bertan, isolamendua pairatu dutenen testigantzak entzuteaz gain, nazioarteko bi adituk isolamenduaren inguruko hausnarketarako eduki interesgarria ekarri zuten. Susana Etchegoyen eta Mirta Fabre, medikua eta psikoanalista hurrenez hurren, A Casa/Etxera euskal preso politikoen eskubideen taldeko kideak dira. Gertutik ezagutu zituzten Argentinako diktaduraren ondorioak eta gertutik ezagutzen dituzte euskal gatazkarenak ere.
Bi ildotan jardun zuten Etchegoyenek eta Fabrek. Batetik, tratu txarren nazioarteko salaketaren garrantzia izan zuten hizpide. Eta bestetik, biktimen artapena, preso ohi, senitarteko eta oro har tratu txarren ondorioak pairatu dituztenak. Gainera Inmaculada Noble euskal preso politiko eta bertaratutako preso sozial ohi batek, haien testigantzak kontatu zituzten momentu hunkigarriak eraginez bertatatutakoen artean.
Tortura eta tratu txarren nazioarteko salaketaren garrantzia azpimarratu zuten Torturaren Kontrako Nazioarteko Profesionalen Topaguneko kide diren Etchegoyenek eta Fabrek bertan. Izan ere Elkarte honek 2015ean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuen jokabidea salatu zuen MME Munduko Mediku Elkartean, sei euskal preso politikoen kasuetan oinarrituz. Probatutako tratu txarrak eta torturen zantzu argiak izan arren, torturak salatu beharrean, isilik geratu eta tratu txarrak ezkutatu izanagatik salatu zuten medikua.
Etchegoyen argia izan zen gai honen ondorioak azaltzerakoan eta auzitegiko medikuak tratu txarrak ez salatzeak, medikuntza etika urraketa larria egitea ez ezik, “torturaren konplize” bilakatzen duela salatu zuen.
Eta bestetik, isolamendua eta dispertsioa, tortura isila edota ezkutuko tortura dela salatu zuten hizlariek, pertsonak suntsitzeko tresna bat baino ez dela azpimarratuz. Hau ondo baino hobeto islatu zen Inmaculada Noble euskal preso politiko eta preso sozial ohien ahotik entzun ziren testigantzetan, bertaratutakoen artean barrunbeak mugiarazi zituzten testigantzak.
Eskarmentua du alor honetan Fabrek. Izan ere, 42 urte daramatza Argentinako preso politiko ohi, iheslari eta senitartekoekin lanean, eta eskarmentu horren ondorioa, azaldu zuenez, torturak ez ezik, isolamenduak eta sakabanaketak ondorio larriak izaten dituztela pertsonaren nortasunean.
Fabreren esanetan, ohikoa da horrelako egoera pairatu duten presoen artean sintomatologia batzuk agertzea, eta haien asmoa ildo beretik ikertzen jarraitzea dela gehitu zuen, sintoma zahatzagoak detektatu eta pertsona horiei artapen hobeagoa eman ahal izateko.