KARTZELA KALERA jardunaldiak
Kartzelaz maiz mintzatu da gure herrian, baina gehienetan preso politikoen ikuspegitik eta ez hainbeste kartzela instituzio gisa. Jakinik lehenago edo beranduago kartzelen kudeaketa bertatik egingo dela, instituzio honen gaineko hausnarketa eta eztabaida soziala bultzatu nahi dugu, kartzletako giltza ematen dizkigutenean zer demontre egin behar dugun argi izan dezagun.
Aurten ere Abenduak 10ean hasi eta Abenduak 13, 14, 15, 16 jarraituz aurkezpenak, hitzaldiak, performance, kontzertu, mahai inguruak…egingo ditugu Kartzela Kalera jarduenaldien barruan.
Abenduak 10, “Hemen Right Now” dokumental aurre estrenaldia 18:30 Kafe Antzokian.
“2016ko otsaileko lau egunez, Angela Davis aktibista afroamerikarra Euskal Herrian izan zen. Espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa izanik, presondegien desagerpena aldarrikatzen zuen ekarpen aberatsa utzi zigun, gurea bezalako herri batetan kartzelen esistentziaren inguruko eztabaida piztu zuelarik. Lan honek, bistaldiak utzitakoaz gain, eremu ezberdinetako euskal herritarren gogoetak biltzen ditu: Norabide askotariko eztabaida baterako ekarpen kolektibo bat”.
Abenduak 13, Mahai ingurua “Resistencia en prisión” — Hikateneo – 19:00
“Presxs en lucha” kanpainaren aurkezpena.
Tokata, difusio buletina, eztabaida eta borroka sozialaTokata buletina borrokan dauden presoen arteko komunikazio instrumentu bat izan nahi du, baita ere preso daudenen arteko eta kaleko jendearen artekoa.
“ Erresistentziaren historia labur bat eta espetxeen denuntzia estatu espainolean”
Salhaketa, presoen aldeko elkartea
Buterfly ( kantautorea)
Abenduak 14, 7katu — 19:00
“Berdintasunak zigor-botere eta botere patriarkala. Feminismotik alternatibak”
Paz Frances, zuzenbide penal irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eta Salhaketako kidea.
“Emakumea eta espetxea”
Cassandra kolektiboa ( espetxetako emakumeen duintasunaren aldeko diziplina anitzeko taldea)
Mari trena – Antzerkia, Clown abolizionista
Abenduak 15, esperientzia gela 19:00 — Mahai ingurua —
“Espetxea eta kapitalismoa: Espetxe pribatuak eta peroen lan eskubideak”
Kelsei M (Empty Cages Collective) “Espetxe contraco borroka Ingalaterran”.
Kanpaina aurkezpena “ Espetxeen esklabo” (Zaragoza)
APDHA (asociación pro derechos humanos de Andalucía) Lan espetxean XXI. Mendeko esklabotza?
Abenduak 16, Ekoetxea 18:30
“espetxe sistema genero ikuspegitik birpentsatzen: Desberdinkeriatik erresistentziara”
Maria Ruiz, Antropologoa
“Carceles Bolleras “ dokumentalaren estreinaldia