Memoria elkarrizketa: Bidasoako Kepa Ordoki memoria elkartea
Ipes elkarteak Bidasoako Kepa Ordoki memoria elkartea gonbidatu dugu memoria elkarrizketa saio berrian: Kepa Ordoki, Irungoa izatez, Eusko Gudarosteko komandantea izan zen, 1937.urtean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Santanderren borrokatu zuen, atxilotua izan zen are. Heriotza zigorra ezarri zioten, eta azkenean espetxe zigorragatik aldatu zioten, El Duesora eramanez. Ihes egitea lortu zuen handik, erbesteratua izan zen eta Mexikotik Frantziara eraman zuen Eusko Jaurlaritzak “Gernika batalloia”ren buruzagi bezala nazien aurka borrokatzera. Baionan hil zen, 1993an.
Oihana Cabello Busturialdeko Hitzako kazetariak Peli Lekuona elkarteko kidea elkarrizketatu du, aurrena. Ondoren, Koldok, Kepa Ordoki elkarteak egindako azken ikerketaren berri eman digu. Testuinguru berezi batean eman dute, gainera, testigantza. Izan ere, Gernikaren bonbardaketaren 84.urteurreneko bezperatan izan baita saioa, ASTRA Gernikan. 2021ko apirilaren 23an, hain zuzen ere.