Pentsamendu bakarraren aurrean, prentsa askatasuna: Pablo Gonzalezen kasua erdigunean
100 lagun inguru elkartu ginen ASTRA Gernikan, Ipes elkarteak antolaturiko “pentsamendu bakarraren aurrean, prentsa askatasuna”solasaldian. Bertan Oihana Goiriena , Oihana Cabello (aurkezlea) eta Ramon Zallo izan ziren hizlari, eta Pablo Gonzalezen kasua izan genuen ardatz.
#PabloAskatu #Ipes #EzUtziGaldetzeari
Atzo urte bat bete zuen Pablo Gonzalezek Polonian preso. Bere senidea den Oihana Goiriena izan genuen geure artean ASTRA Gernikan. Pabloren kazetaritza soslaia, gatazka guneetan prentsaren papera, espazio post-sobietarrean aditua izandakoa eta gatazka bateko alde guztietakoei ahotsa ematearen beharraz gogoetatu genuen.
Ramon Zallo, ekonomialaria, eta informazio zientziatan katedradunak parte-hartu zuen solasaldian, ASTRA Gernikan.Kazetaritzaren papera gatazka guneetan izan beharko lukeen egitekoaz gogoetatu zuen, eta hausnarketa interesgarriak utzi zizkigun.