Urdaibai: Norantz?
Urdaibairen etorkizuna eztabaidagai dago, zalantzarik gabe. Gugenheim-aren museo berria bertan ezarri nahi izanak hautsak harrotu ditu eta eskualdearen oraina eta etorkizunaren gaineko ereduen talka bistarazten da. Eredu neoliberala ezarri nahian dabiltza hainbat instituziok; nagusiki, Bizkaiko foru aldundiak: turistifikazioa, des-industrializazioa, kulturaren merkantilizazioa, biosferaren arriskua….eta, bestetik, bestelako eredu bat sustatu nahian dabiltzan hainbat sektore ditugu. Azken hauei emango diegu hitza mahai-inguruan: munizipalismotik, mugimendu ekologista, feminista eta gazte mugimendutik zein Urdaibai nahi dugun ebazteko.
Datorren urriaren 10ean (asteartea) ASTRAn: Urdaibai: Norantz?