Venezuela, egungo egoera eta etorkizuna aztergai
Datorren astelehenean, maiatzak 16an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera UPV/EHUko Esperientzien Aretoan (Bilboko Alde Zaharreko Banco de España Kalean), GITE-IPESek, Venezuelako Bilboko Kontsulatuaren eta Unibertsitateko Parte Hartuz taldearekin elkarlanean, iraultza bolibariarraren egoera eztabaidan jarriko du Eduardo Rothek emango duen hitzaldiarekin. Filosofoa eta kazetaria, venezuelar ekialdean jaiotakoa, Telesureko erreferentzi mediatikoa da. Idazlea ere bada, eta aporrea.org bezalako hedabide digitaletan idazten du. “Profesor lupa” bezala ezaguna da borroka mediatikoa hizpide duen programa bat sortu zuelako. Laburbiduz, latinoamerikako egoera orokorraren inguruan klabeak eskainiko dizkigun venezolar intelektual eta militantea.