Gernikaren Egiak liburuxkaren bueltan eginiko ekimenak
Apirilaren 5ean Bilboko Biba espazioan liburuxka aurkeztu genuenetik, hainbat lekutan izan gara hitzaldi eta solasaldiak antolatzen argitalpenaren harira. Hurrengo aurkezpena, Bilboko Adaxka Kultur Elkartean (Erronda K. 29) egingo dugu heldu den ekainaren 14an.
1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako histiorialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarruturiko errelatoa salatzera etorri ziren, Gernika Batzordeak antolaturiko ekimenean. 2017an (80.urtemugaren testuinguruan) Ipes-ek -mahai-inguru hura traskribitu zuenak- testigantza hori ardatz harturik, herri-memoriaz eta errelatoaz hausnartzeko eta eztabaida soziala sustatzeko tresna argitaratu du “Gernikaren Egiak” deiturikoa, hain zuzen ere.
Liburuxka formatuan doa. Hitzaurrea Mikel Zuluaga eta Bego Huarte “Ongi etorri errefuxiatuak”-en aktibistek egin dute. Transkripzioa euskaratuko dugu -IƱaki Aurrekoetxeak, hain zuzen ere- eta bertan partaide izan ziren bi aktoreri (Karmelo Landa eta Jokin Apalategi, aurkezlea eta hizlarietako bat, hurrenez hurren) bi kazetarik elkarrizketa bana egin diete: Oihana Cabello Busturialdeko Hitza-ko kazetariak eta Ainhoa Larrabe Bizkaiko Hitza eta Berria-ko kazetariak. GITE-IPES-ek argitalpen honekin, herri-memoria ardatz, gaurko eszenan eztabaidagai dauden errelatoen inguruko hausnarketa eta bere esanahi sozio-politikoaz gogoeta sustatu nahi du; eraldaketaren lehen urratsa ezagutza bera proposatuz.
Hala, apirilaren 5ean liburuxka aurkeztu genuen Bilboko Biba espazioan.
Hurrengo egunean Gernikako Astran, mahai ingurua antolatu genuen Gernika Batzordea, Lobak eta Karraderaren parte hartzearekin.
Gazte Akelarrean ere eman genuen liburuxka eta hausnarketaren berri Karmelo Landak eskainitako hitzaldiarekin
Bilbo Zaharreko Xake espazioan ere izan ginen apirilaren 27an.
Hurrengo astean berriz, Bizkargi egunaren atarian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izan ginen.
Azken hitzaldi horren harira, Gasteizko Historia fakultatean eskola eskaini genuen maiatzaren 16an.
Tarte honetan, azoka ezberdinetan egon gara eta liburu denda hainbatetan jarri dugu liburuxka herritarren eskura: apirilaren 16an Gernikan egin azokan, baita apirilaren 29ko memoria azokan, eta Gernikako Euskal Souvenirs eta Berezi liburudendetan liburua eskuragarri jarri dugu.