1886ko Chicagotik 2018ko Bilbora, langileriaren borrokak bizirik darrai
Maiatzaren Lehena andre eta gizon langileen nazioarteko eguna da, 1889an II.
Nazioartekoak izendatu zuenetik, Chicagoko “martiriak” gogoratuz eta
langileriaren borroka aldarrikatuz.
Gaur, orduan legez, kapitalaren erasoaldia izugarria da. Burgesiak eta bere
ordezkari politikoek euren interesen alde baino ez dute egiten, hau da,
produkzio sozialaren emaitza gero eta esku gutxiagotan gordetzeari eta etekin
pribatua handitzeari ekiten diote, langileak pobrezian bizitzera behartuz.
Kapitalaren eraso bortitzaren aurrean, euskal langileriak, klase zuzendaritzari
eutsiz, andre eta gizon langileen eskubideen aldeko estrategian sakondu behar
du, bertan behin-behineko eskaera sozioekonomikoak txertatuz.
Euskal Herriko andre eta gizon langileen eskubide kolektiboak daude jokoan,
baita pertsona oro duintasunez eta askatasunez bizitzeko eskubidea ere.
Euskal Herrian, mundu justu eta zoriontsua eraikitzeko egin dezakegun
ekarpenik egokiena sozialismoa eraikitzea da.