Denda

Saskia ikusi “Un socialismo para Euskal Herria del Siglo XXI” zure saskira gehitu da.

Aniztasunaren gida

5,00

Aniztasunaren kudeaketa zeharkako gaia izanik, ia esparru guztietako eragileei dagokie aniztasuna: Eremu sozio-ekonomikoko eragileak, euskal kulturakoak eta euskalgintzakoak, hezkuntzakoak… Hots, hau ez da jatorri-aniztasuna eta migrazioaren esparruan zehazki lan egiten duten eragileen kontua bakarrik.

Dena den, Euskal herri mailan horren beharra zegoelakoan, gida honetan tarteko ariketa egin dugu. Bestelako jatorri eta kultura identitatearen inguruan antolatu diren eragileen erreferentzia biltzeaz gain, beste eragile batzuena ere bildu da: Bestelako jatorria edota identitatea duten pertsonen zein kolektiboen egoeraren alde edo elkarbizitzaren alde egite duten eragileak.

hemen bildu dugu 1000tik gorako eragileen erreferentzia. Alabaina, esan bezala, hu ez da Aniztasunaren gida integral bat. Aniztasunaren ikuspuntua kontuan duten eragile batzuk jasotzen ditugu. Baina inork aniztasuna bere integraltasunean landu nahi badu, hauetaz gain, esparru guztietako eragile oro ere kontuan izan beharko lituzke.