5,00€
Lan honek “Azterketa Marxista” liburuxkan hasitako bideari jarraitzen dio. Liburuxka horretan marxismoaren erreferentzia klasiko eguneratuak eskaintzen genituen eta honetan klase sozialak eta klase borrok aztertzen ditugu.
Klase sozialak desagertu direla babesten dutenek klase langileria baino ez dute zalantzan jartzen, burgesia ez da auzitan jartzen, nahiz eta bere erasoaldi gogorra denok pairatzen dugun.
Klase sozialak, kontzeptua baino kapitalismoaren errealitatea bera dira, hots, klase borrokan zertzen diren jabetza eta botere harremanak.
Xedea Euskal Herriko egoeraren gaineko azterketa egitea da: Klase sozialak, klase borroka, subjektu iraultzailea, euskal langileria…Hau da, kontzeptu nagusiak landuz, euren garapena mailaz gogoeta egiteko tresna eskaintzea.