Denda

Saskia ikusi “Iraq: Contexto sociopolitico en Oriente Medio” zure saskira gehitu da.

Sozialismoaren historia labur bat

18,00

Gorka Etxebarria Dueñas historialari gazteak osatu du idazlana 2013an Ipesen Julio Araluze beka irabazita. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, narratiba freskoaz, ikuspegi zurrunetatik ihesi eta euskaraz, esparru honetan ohikoa ez denez. Era berean, Iñaki Rifaterra Santamaría marrazkilari gazteak, irudietara ekarri du Etxebarriaren idazlana, xilografia teknika erabiliz, hain zuzen ere sozialismoaren idealaren zabalpenean berrikuntza ekarri zuen teknikarekin. Guztiarekin, lengoaia anitzeko liburua osatu dugu, apalaregietan hautsa hartzeko baino nondik gatozen eta norantz goazen hausnartzeko tresna izan nahi duen liburua.

Liburuaren balio pedagogikoaz oharturik, Bizkaiko Batxilergo zentru guztietara bidaliko dugu datozen egunotan Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta. Ekimenak erantzun positiboa izanez gero, gainontzeko herrialdeetara ere hedatu dezakegu ekimen hau.